AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larriki zauritu da langile bat Zierbenan

Makina batek harrapatu du 48 urteko behargina, eta badirudi bi hankak galdu dituela. Haizea Wind enpresak azpikontratatuta ari zen lanean Superportuan.

Joan den asteburuan jakinarazi dutenez, lan-istripu larri bat izan da berriki Zierbenan (Bizkaia). Superportuaren barruan lanean ari zen zauritutako langilea, galdaragintza-eremuan, eta azpian hartu zuen makina batek. LAB sindikatuaren arabera, bi hankak galdu ditu beharginak.

Haizea Wind enpresak azpikontratatutako behargin bat da, eta 48 urte ditu. Enpresa itxita egon da igandera arte, gertatutakoa dela-eta. Eusko Jaurlaritzak diru publikoz hartzen du parte bertan.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 29 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Hilero, bi borroka-egun izango ditu Gaizka Astorkizaga preso politikoak
24 orduko bi barau egingo ditu hilean. Hilabeteko azken aurreko ostiralean, euskal preso politikoak jasaten ari diren salbuespen-neurriak eta "Euskal Herriko langileria bizitzen ari den errepresioa" salatuko ditu; azken ostiralean, berriz, amnistia osoa aldarrikatuko du. Otsailean espetxeratu zuten 'Fito', eta datorren urrian epaituko dute berriz: hemeretzi urteko espetxe-zigor eskaera bati egin beharko dio aurre.