AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Larunbat honetan izango da GKSren Elkargunea, Ordizian

Egun osoko egitarau bat prestatu dute GKSko kideek. Lau hitzaldi izango dira goizean, "Gazte Langileontzako Proposamen Politikoan sakonduz, gazteon problematika ezberdinei ikuspegi sozialistatik aurre egiteko aukeren inguruan" aritzeko.

Gazte Koordinadora Sozialistak azaro erdialdean iragarri zuen Gazte Langileontzako Elkargunea egingo duela aurrenekoz. Larunbat honetan izango da ekimena, Ordizian (Gipuzkoa), eta egun osoko egitarau bat daukate prest GKSko kideek. Lau hitzaldi izango dira goizean, 10:30ean bi, eta 12:30ean beste bi.

Urrian aurkeztutako "Gazte Langileontzako Proposamen Politikoan sakonduz, gazteon problematika ezberdinei ikuspegi sozialistatik aurre egiteko aukeren inguruan" jardutea da helburu nagusia, eta hitzaldietan lau auziri helduko diete horretarako: Bizi bitartekoen aldeko borroka ikuspegi sozialistatik eta Gazte langileontzako espazio politiko propioak saioak izango dira 10:30ean, eta Autoritarismoaren gorakada: nola planteatzen dugu komunistok eskubide politikoen aldeko borroka? eta Arte ekoizpenaren funtzio politikoak: egungo eszena musikala eta erronkak 12:30ean.

Bazkari bat, zenbait ikuskizun eta musika emanaldi nahiz GKSren ekitaldi politiko bat izango dira Ordizian eguerditik aurrera. Ikusi egitaraua, osorik.

Ertzaintza berriz oldartu da Bizkaiko metaleko grebalarien kontra
Hirugarren greba eguna da gaur Bizkaiko metalgintzan, eta Ertzaintzak gogor jo du berriz piketeen aurka; hainbat behargin zauritu ditu.