AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Las Carrerasko saihesbideari ezetz esango diote ostiral honetan

Manifestazio bat antolatu du Stop Variante Las Karreras plataformak: 19:00etan izango da. 30 kolektibok baino gehiagok babestu dute deialdia.

Las Carrerasen (Abanto, Bizkaia) saihesbide bat eraikitzeko planak bi urte daramatza mahai gainean. "Proiektuarekiko desadostasun sakon batek" bultzatuta ekin zion borrokari Stop Variante Las Karreras plataformak, "bai haren beharra benetan justifikatu ez zelako, bai gure herriari ingurumenean eta gizartean eragingo dion inpaktu larriagatik". Bere jardunaren berri ematean, plataformak azaltzen du saihesbidea eraikita "herria zatitu eta suntsitu" nahi dutela "enpresa handien onurarako", eta plan horren aurka borrokan ari direla.

Hainbat eta hainbat norbanakok, kolektibok eta erakundek helegiteak aurkeztu zituzten hasierako proiektuaren aurka; eta, horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Natur Ingurune Sailak beste proiektu bat idazteko eskatu zion Azpiegitura Sailari. Stop Variante Las Karreras plataformak dio, hala ere, "aurreko planteamenduaren ezaugarri berdinei eusten" diela proiektu berriak, "gure ingurunearentzat eta bizi-kalitatearentzat kaltegarriak diren ondorio berberekin".

Horregatik jarraitzen dute lanean proiektuaren aurka, eta, bide horretan, mobilizazio bat antolatu dute ostiral honetarako, martxoaren 28rako. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Las Carrerasko Maria Auxiliadoratik. Dagoeneko 30 baino gehiago dira deialdia babestu duten elkarteak eta kolektiboak.

Bruselak izena aldatu dio 'Europa berrarmatu' planari, bere hizkera belizistari egindako kritiken ondoren
Pedro Sanchezen kexei erantzuten die izen aldaketak, gastu militarra handitzeko planari erreferentzia egiteko eufemismoren bat eskatzen baitzuen. '2030 Prestaketa' izena eman diote plangintzari.