AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau erailketa matxista izan ziren atzo Espainiako Estatuan

Tenerifen, Ciudad Realen, Cadizen eta Almerian emakume bana erail dute azken orduetan. Iazko abenduan gutxienez 11 emakume hil zituzten haien bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan.

2023. urtea hasi zenetik lau erailketa matxista izan dira Espainiako Estatuan, guztiak, ordu gutxiren buruan. Atzo bertan erail zituzten lau emakume Adejen (Tenerife), Piedrabuenan (Ciudad Real), Puerto de Santa Marian (Cadiz) eta Roquetas de Marren (Almeria).

Igandean, 03:30ak aldera, labankadaz hil zuen 24 urteko emakume bat bere senarrak, Piedrabuenan. 30 urte ditu hiltzaileak. 07:00ak aldera 46 urteko emakume bat topatu zuten hilik Puerto de Santa Marian: tiroz erail zuen 40 urteko bere bikotekideak. Egun berdinean, 44 urteko emakume bat ito zuen 30 urteko gizon batek Roquetas de Marren, harekin sexu-harremanak izan ostean.

Gaur eman dute egun berdineko laugarren erailketa matxistaren berri: Adejen, emakume bat labankadaka hil zuen bere senar ohiak. 46 urte zituen emakumeak, eta 44 ditu hiltzaileak.

Hilabete beltza izan zen 2022ko azkena ere, joan den abenduan gutxienez hamahiru emakume erail baitzituzten euren bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan. 2003tik erregistratutako hilabeterik odoltsuena izan zen indarkeria matxistari dagokionez. 2022an, gutxienez 48 hilketa matxista izan ziren; zenbaketa ofizialen arabera, 2003tik, 1.183 erailketa matxista izan dira.

Gutxienez 891 lagunek jasan dituzte torturak Nafarroan 1960tik 2015era
Kriminologiaren Euskal Institutuak 1.068 tortura kasu erregistratu ditu denbora-tarte horretan.