AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lau preso politiko lekualdatu dituzte azkeneko astean

Kepa Arronategi, Julen Atxurra, Balbino Saenz eta Maria Lizarraga preso politikoak tokialdatu dituzte azkeneko egunetan.

Iragan astetik, lau izan dira gauzatu diren lekualdatzeak. Duela aste bat, Kepa Arronategi Azurmendipreso politiko gernikarra Zuerako espetxetik Aita Menni ospitalgunera mugitu zuten, bere osasun-egoera dela eta. Hortik bi egunera, aurreko asteazkena, Puerto I espetxetik Aranjuezera aldatu zuten Julen Atxurra Egurrola lekeitiarra.

Jarraian, hurrengo egunetan, Balbino Saenz nahiz Maria Lizarraga eta bere alaba tokialdatu zituzten. Hirurak zeuden Valentzia III kartzelan preso. Batetik, Saenz donostiarra ostegunean mugitu zuten Valladolideko espetxera, eta bestetik, Lizarraga burlatarra eta bere alaba Aranjuezeko presondegira lekualdatu zituzten ostiralean.

Azken egunetan bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen, bi emakumeri eraso egiteagatik
Emakume bati eraso egin zion atzo bikotekideak, Urbina kaleko parke batean. Bestalde, ostiralean atzeman zuten beste gizonezko bat Gasteizen; amari behin baino gehiagotan eraso egitea egotzi diote.