AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laudioko Gaztetxea hustu dute udaltzainek

Gazte asanbladako kideek atzo jaso zuten Laudioko Udalaren desalojo agindua, eta argindarra ere moztu zieten. Udaltzaingoa eguerdian bertaratu da gaztetxera, eta barruan zeuden pertsonak aterarazita, hustu egin du espazioa. Mobilizazioak iragarri dituzte asanbladako kideek.

"Udalak argia moztu eta desalojo mehatxua helarazi digu", jakinarazi zuen atzo Laudioko Gaztetxeak. Gaur, urtarrilak 8, mehatxu hori gauzatu dute polizia-indarrek: gaztetxe barruan zeuden kideak aterarazi eta Langile Kontrolpeko Espazioa hustu dute udaltzainek. Laudioko Gazte Asanbladako kideek mobilizazioak iragarri dituzte datozen egunetarako, baina ez dute hitzordu zehatzik argitaratu oraindik.

Gazte asanbladako kideek joan den asteazkenean, urtarrilak 6, ireki zituzten berriro Laudioko Gaztetxeko ateak; izan ere, udalaren asmoa da Kultur Etxeak barne hartzen dituen hainbat azpiegitura, tartean gaztetxea, itxita mantentzea 2023ra arte. Arabako Foru Aldundiak zenbait obra ditu martxan Kultur Etxean eta, antza, lan horien bigarren fasea bukatu arte izan nahi dituzte zarratuta bertako zenbait azpiegitura.

Asteazkenean, gaztetxea berriz zabaldu bezain pronto egin zuten batzar ireki bat asanbladako kideek, esku artean baitute 20. urteurrenaren harira osatutako egitaraua, eta jendaurrean aurkeztu zuten. Atzo, baina, desalojo agindua jaso zuten, eta gaur bota dituzte berriz eraikinetik.

Josu Urrutikoetxearen estradizio eskaera onetsi du Parisko Dei Auzitegiak
Luis Herguetaren auziari lotutako estradizio eskaera onartu du Dei Auzitegiak. Mahai gainean dauden lau estradizio eskaeretatik hiru eman dituzte ontzat, eta Frantziako Estatuan bi prozedura daude abian Urrutikoetxearen aurka.