AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Laugarren aldiz mobilizatu dira osasungintza sozialeko langileak Baionan

SEGUR erreformak sortzen dituen baldintzak eta soldata eskasak salatu dituzte laugarren aldiz medikuntza sozialeko beharginek. Orotara, 300 langile batu dira kaleetan manifestatzeko.

Laugarren greba eguna zuten atzokoa medikuntza sozialeko beharginek, SEGUR erreformak sortutako baldintzak salatzeko. Izan ere, erreformak ez ditu medikuntza sozialeko langileak kontuan hartzen eta, horren ondorioz, haien soldata ez litzateke medikuntzako gainontzeko langileen modukoa, nahiz eta egitura berdinetan lan egin.

Horrez gain, behargin horien hitzarmen kolektiboa ere aldatzekotan da, eta baliteke lan-baldintzak are gehiago kaltetzea, salatu dutenez.

"Horretarako batu gara Herri Unibertsitatean egun hauetan: ezagutza gaitasunak antolakuntzaren zerbitzura jartzeko"
Leioako campusean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala, bi egunez; atzo manifestazio batekin eman zioten amaiera egitarauari. Datorren asterako, tokian tokiko Herri Unibertsitateak antolatu dituzte hainbat campusetan.