AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lazkaon, emakume bati eraso dio gizonezko batek

Larunbatetik iganderako gauean, emakume bati ukituak egin zizkion 35 urteko gizon batek.

Aurreko asteburuan, sexu-eraso bat jasan zuen emakume batek Lazkaon (Gipuzkoa): larunbatetik iganderako gauean, ukituak egin zizkion 35 urteko gizonezko batek, goizaldeko 02:30ak aldera. Zenbait ordu beranduago atxilotu zuten erasotzailea, baina aske geratu zen epailearen aurretik igaro ondoren.

Gasteizen (Araba) eta Donostian (Gipuzkoa) ere izan ziren hainbat eraso matxista aurreko asteburuan, eta Zizurren (Nafarroa) zenbait emakumeri eraso zieten aurreko astean zehar, bertako jaietan. Gainera, aurreko asteazken gauean 31 urteko emakume bat erail zuen Bilbon (Bizkaia) bere bikotekideak, eta abuztuan Luhuson (Lapurdi) izandako bortxaketa bat salatu du berriki Ipar Euskal Herriko Itaiak.

Gomazko beste milaka bala erosiko dituzte Guardia Zibilak eta indar militarrek
Guardia Zibilak 18.000 euro baino gehiago bideratu ditu aurten kautxuzko bolak erostera, "istiluen kontrako" materialaren barruan. Itsas Armadak, berriz, gomazko 1.500 pilota erosiko ditu. Poliziak erabiltzen dituen bitartekoak erregulatzen dituen araudia ez da publikoa.