AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lekeition familia bat etxegabetuko dute ostiralean

Orain arte alokairuan bizi izan da familia, baina etxebizitza saldu nahi duela dio orain legezko jabeak. Hainbat presio mekanismo erabili ditu, pixkanaka, familia etxetik botatzeko.

Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, datorren ostiralean, ekainaren 24an, familia bat etxegabetuko dute Lekeition (Bizkaia). Orain arte, alokairua ordainduta bizi izan da etxebizitza batean, baina legezko jabeak dio etxea saldu nahi duela. Saiatu arren, familiak ez du alokairu-kontratua berritzea eta luzatzea lortu, eta jabeak maizterrei azaldu dienez, ostiralean bertaratuko dira polizia-indarrak haiek etxetik kanporatzeko.

Aurretik, gainera, hainbat presio mekanismo baliatu ditu jabeak, apurka-apurka, familia etxetik botatzen saiatzeko. Esaterako, "etxeko bizigarritasun baldintzak kaskartzen utzi" nahiz "etxearen ustezko erosleak etxea bisitatzera eraman" ditu, Kontseilu Sozialistako kideen esanetan.

Salatu dute, gainera, kaleratze arrisku horren aurrean "beste aldera begira" daudela Lekeitioko Udala eta Eusko Jaurlaritza: "Beste behin ere, estatu-aparatuek eta bere alderdi politikoek proletalgoaren miseria egoerari buelta emateko duten ezintasuna eta interes politiko falta agerian uzten ari dira".

Gaur, 17:30ean, Lekeitioko Eskolapera bertaratzeko deia dago egina. Hara batzeko deia zabaldu du Lea-Artibaiko Kontseilu Sozialistak ere.

"Etxebizitza lortzeko gizarte honetan proletalgoak duen ezintasuna berezkoa zaio kapitalismoaren dinamikari, eta, gaur-gaurkoz, burgesiak dominaziorako duen tresna ezinbestekoa da. Beraz, kapitalismoaren gaindipena ezinbesteko baldintza da etxebizitzaren auzia konpontzeko", adierazi dute Kontseilu Sozialistako kideek. "Jasaten ditugun eraso guztien aurrean erantzunak antolatzea" beharrezkotzat jo dute, baita "etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa izango den gizarte eredu baten alde indarrak metatzea eta antolatzea" ere.

Durangon salatu diren azken sexu-erasoen kontra, kalera atera da Itaia
Emakume langile batek salatu du hainbatetan eraso ziola nagusiak, eta diru truke berekin haur bat izan zezala eskatu ziola. Durangaldeko Itaiak deituta, elkarretaratze bat izan zen atzo.