AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lezoko Lobato Etxea hustu du Ertzaintzak

Hainbat hilabetez kanporatze arriskuan egon ostean, polizia-indarrek gaur kaleratu dituzte hainbat pertsona Lezon okupatutako etxetik.

Lezoko (Gipuzkoa) Lobato Etxeko kideek joan den martxoan jakinarazi zuten kanporatuak izateko arriskuan zeudela. Lezoko Udalak etxea ikuskatu nahi zuela azaldu zuten, "hondamendi egoeran deklaratzeko" eta huste-prozedurari ekiteko. Sei hilabete beranduago hustu du eraikina Ertzaintzak.

Gaur, goizeko aurreneko orduan bertaratu dira ertzainak okupatutako etxearen parera, eta eraikinean bizi izan diren pertsonak kanporatu dituzte. Badirudi etxea eraisteko lanak aurki hasiko direla, erabat hustean.

Mariam Abu Daqqa militante palestinarra atxilotu dute Frantzian
"Ordena publikoa asaldatzea" leporatuta, etxeko atxiloaldia ezarri diote komunistari, eta bere aurkako kanporatze-prozedura hasi dute. Palestinako emakumeen egoerari buruzko hitzaldi batzuk emateko mugitu da Abu Daqqa Frantziako Estatura, eta Gazarekin elkartasuna eskatu zuen urriaren hasieran, konferentzia batean.