AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Lizarrako txosnak debekatu ditu UPNk

Udalak debekatu egin du txosnak betiko lekuan jartzea, eta antolatzaileek jakinarazi dute, beraz, aurtengo jaietan ez dela txosnagunerik izango. Mobilizazio deialdiak egingo dituzte.

Lizarrako (Nafarroa) txosnen antolatzaileek hilabete honetan jakinarazi dute arriskuan zeudela festak, Lizarrako Udalak (UPN) debekatu egin nahi zuelako txosnak ohiko tokian ipintzea. Azken 28 urteetan, autobus-geltokiko aparkalekuan antolatu dute txosnagunea, baina UPNk leku horri debekua jarri nahi ziola ohartarazi zuten antolatzaileek.

Azkenean hala egin du: bere jarrera berretsi eta betiko espazioan txosnak jartzea galarazi du udal gobernuak, eta, ondorioz, aurten ez da txosnagunerik izango jaietan. Abuztuaren 1ean zen hastekoa txosnetako egitaraua, eta lau egunetarako ekimenak zituzten prest. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, UPNren debekuaren kontra mobilizatzen jarraituko dute, eta deialdietara adi egoteko eskatu dute.

Uztailaren 20an, mobilizazio jendetsu bat izan zen Lizarran: ehunka lagun atera ziren kalera, txosnen alde eta udalaren hipokrisiaren kontra. Txosnagunea autobus-geltokiko aparkalekuan manten zezatela exijitu zuten, eta, tokialdatzekotan, "antzeko baldintzak dituen leku batera" izan zedila eskatu zuten.

Borondate iraultzaileko artistentzako elkargunea izan da Arte Eskola Sozialista
Lau egunez elkartu dira Donostian hainbat eta hainbat lagun, eta "formakuntza politikorako eta artistikorako espazio bat" sortu du Ekidak.