AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maccabiko zale sionistei aurre egin diete Amsterdamen

"Heriotza arabiarrei" oihukatu zuten Tel Aviveko zale faxistek Amsterdamen, baina kontra egin diete hainbat pertsonak. Denera, bost zauritu eta 62 atxilotu izan dira oraingoz. Israelgo Estatuak hegazkinak bidali ditu, zaleak itzultzeko.

Atzo izan zen Ajax eta Tel Aviveko Maccabi taldeen arteko futbol-partida, Amsterdamen. Zale sionista ugari bertaratu ziren Herbehereetako hiriburura, eta istiluak eragin zituzten. Israelgo Estatu sionistako zelaietan ohikoa den modura, aldarri faxistak egin zituzten Maccabiko zaleek: "Heriotza arabiarrei" eta "Ez dago eskolarik Gazan jadanik ez delako haurrik geratzen" oihukatu zuten, besteak beste. Ajaxen zelaira bidean, gainera, hainbat balkoitan jarrita zeuden Palestinako banderak kendu zituzten.

Baina ehunka faxista sionistei aurre egin zieten hainbat pertsonak. Antza, partida amaitu eta futbol-zelaitik irten zirenean, Maccabiko zaleei jarraitu zieten. Hainbat bideotan ikus daiteke nola borrokatu zituzten sionistak kaleetan eta nola jo zituzten, Palestinaren aldeko oihu artean.

Bai partidaren aurretik bai gero izan ziren talken ondorioz, bost zauritu eta 62 atxilotu izan zirela jakinarazi dute hainbat hedabidek, baina ez omen dago sionistarik atxilotuen artean. Badirudi, Israelgo Estatuko gobernuaren aginduz, bi erreskate-hegazkin bidali dituztela Amsterdamera, zale israeldarrak jasotzeko eta itzultzeko.

Israelgo Estatua egiten ari den sarraskiaren kontra, mobilizazio bat egin zuten atzo iluntzean Johan Cruijff Arena zelaitik kilometro batera. Estadiora hurbiltzen saiatu zirenean, ordea, manifestarien kontra oldartu ziren polizia-indarrak. Badirudi orduan atxilotu zituztela 30 lagun inguru.

Ukrainara bideratutako laguntza militarra azkartu nahi du Bidenek
Trumpek hauteskundeak irabaztearekin batera, Bidenen gobernuak mila milioi dolarreko arma bidalketak azkartu nahi ditu, gobernuko administrazio ofizial baten arabera. Trumpek gerra amaitzeko asmoa adierazi du, horretarako, Ukrainak alderdi batzuetan "amore eman" behar badu ere.