AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Maccabiri boikot egitera deitu du Palestinarekin Elkartasunak

Garraio-konpainiei zein hotel-kateei eskatu die uko egin diezaiotela sionistei zerbitzua ematera. Maccabi Tel Avivek bihar jokatuko du Baskoniaren aurka, Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.

Palestinarekin Elkartasuna plataforma harremanetan jarri da hainbat konpainiarekin, garraio-enpresak eta hotel-kateak esaterako, Maccabi Tel Aviv taldeari boikot egitera deitzeko. Izan ere, Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak bihar jokatuko du Gasteizen (Araba), Baskoniaren kontra, eta aurreikusgarria da sionistek Gasteizko eta inguruko "instalazioetan ostatu hartu nahi izatea" edo bestelako "zerbitzuak kontratatu nahi izatea". Palestinarekin Elkartasunak horregatik eskatu die negozio horiei uko egin diezaiotela Maccabikoei zerbitzua ematera, Palestinarekin elkartasunez.

Enpresa ugariri bidalitako mezuan, plataformak adierazi du, "Israelgo erregimenaren nazioarteko irudi publikoa gero eta konprometituago dagoen bitartean, bere administrazioak inoiz baino beharrezkoago ikusten" duela "bere kontakizuna elikatuko duen normaltasun irudia mundu mailan saltzea". Horren adibidetzat jo du Baskoniaren eta Maccabiren arteko saskibaloi partida, eta horregatik eskatu die inguruko negozioei ez diezaietela zerbitzurik eman sionistei: "Zerbitzuak baztertzera gonbidatzen zaituztegu, Israelgo Estatuaren irudia ez garbitzearen alde".

Bihar 20:30ean izango da Baskoniaren eta Maccabiren arteko norgehiagoka, Fernando Buesa Arenan, Baskoniako zuzendaritzak partidarekin aurrera egitea erabaki baitu, Israelgo Estatu terroristaren zuriketa babestuz. Palestinarekin Elkartasunak manifestazio bat egingo du horren aurretik: bihar, 18:30ean hasiko da mobilizazioa, Gasteizko Iparralde gizarte-etxetik. Autobusak eta kotxez joateko hitzorduak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutatik.

Okupazio kasuak benetan direnak baino ia 1.000 aldiz gehiago direla uste da Espainiako Estatuan
Etxebizitzen %0,057 besterik ez ziren okupatu iaz, baina biztanleriak uste du %51,3koa izan zela portzentajea.