AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Manifestazio batekin salatu dute Itzubaltzeta III gaztetxearen desalojoa

Desinfektatze lanen aitzakiapean, Getxoko Udalak herenegun jarri zuen martxan Itzubaltzeta III gaztetxea ixteko azken prozedura. Ertzaintza gauean sartu zen eraikinean, agindu judizialik gabe, eta itxi egin zuen. Gaztetxeko kideek deituta, manifestazio bat egin zuten atzo desalojo ilegala salatzeko.

Salbuespen egoerako lehen manifestazioetako bat egin zuten atzo Erromon (Getxo, Bizkaia), Itzubaltzeta III gaztetxearen desalojoa salatzeko, Eraisketari ez, herri bat gaztetxe bat lelopean. Maskarilekin atera ziren manifestari asko, pertsonen arteko distantzia gordez, desalojoa salatu eta gaztetxea ez eraisteko eskatzeko.

Ertzaintza astelehen gauean sartu zen Itzubaltzeta III gaztetxera, eta inolako agindu judizialik izan gabe, eraikina hustu zuen. Gaztetxeko kideek salatu zuten legez kanpoko desalojoa izan zela, desinfektatzeko lanen aitzakipean. Ondoan dagoen eta eraiste arriskuan dagoen Nagusien Etxeko ateko sarraila aldatu nahian ere topatu zituzten udal langileak.

Desalojoak alarma egoeran

Aurreko astean Gasteizko (Araba) Talka hustu zuten polizia indarrek, eta orduko hartan ere, agindu judizialik gabe eta modu ilegalean egin zuten. Bestalde, apirilaren 21ean salatu zuten Donostiako (Gipuzkoa) Firestone Lantegi Berreskuratua desalojatzen saiatu zirela.

Patxi Ruiz preso politikoak bigarren eguna egingo du gose eta egarri greban
Atzo ekin zion gose eta egarri grebari Patxi Ruiz preso politikoak. Zuzendaritzaren, modulu buruaren eta kartzelazainen mehatxuei eta erasoei erantzuteko heldu dio borrokaldi berri honi, salaketa modura. Murtzia II espetxeko 8. moduluko presoek protestak hasi zituzten aurreko astean, haien eskubideen defentsan zenbait aldarrikapen egiteko, eta horren harira, berriz jazarri diote Ruizi. Ez da preso politiko txantrearrak jasan behar izan duen oldarraldi bakarra.