AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martuteneko espetxera aldatu dute Jagoba Codo preso politikoa

Apirilaren amaieran onartu zuten Codo hirugarren graduan sartzea. 2001etik dute gatibu, eta gaitz larriak dituen preso politikoetako bat da. Bestalde, Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak gaur aztertu du Xistor Haranburu preso politikoaren baldintzapeko askatasun galdea.

Jagoba Codo preso politikoa LogroƱoko (Errioxa) kartzelatik Martutenekora (Donostia, Gipuzkoa) lekualdatu dutela jakinarazi du Etxerat elkarteak. 22 urteko zigorra betetzen ari da Codo, 2001. urtetik, eta eri larri dauden presoetako bat da: espondilitis ankilosatzailea du. 2012an diagnostikatu zioten gaitza, eta 2015ean, urrundu egin zuten Martutenetik Castellongo (Herrialde Katalanak) espetxera. Handik LogroƱora eraman zuten ondoren. Apirilaren amaieran sartu zuten hirugarren graduan.


Herenegun, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak jakinarazi zuen hirugarren gradura igaroko direla Sebas Etxaniz, Oier Urrutia eta Txus Martin preso politikoak ere. Jakinarazi zutenez, Martutenera eta Zaballara (Araba) mugituko dituzte Etxaniz eta Urrutia. Martin Zaballan zuten, eta Basaurira (Bizkaia) tokialdatuko dute.


Xistor Haranbururen askatasun eskaria
Parisen, bestalde, Xistor Haranburu preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera aztertu du gaur Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak. Beste behin ere, hura preso atxikitzeko eskatu du fiskaltzak, eta uztailaren 24an jakinaraziko dute erabakia. Behin baino gehiagotan eskatu du Haranburuk baldintzapeko askatasuna, baina auzitegiek atzera bota dute beti. Dagoeneko 30 urtez eduki dute kartzelan preso politikoa; Jakes Esnal eta Ion Kepa Paroti bezala, bizi osorako zigorra ezarri zioten Frantziako auzitegiek 1990ean.
122 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Marixol Iparragirre preso politikoarentzat
Bi eguneko iraupena izango du Marixol Iparragirreri Espainiako Estatuan egingo dioten lehenengo epaiketak. Hamabi kausa dituzte irekita haren aurka, eta Auzitegi Nazionalak hurrengo bi auzi saioen datak ere zehaztu ditu. Antza, urrian eta urtarrilean epaituko dute berriz.