AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxan da 'Gaztetxeak Bertsotan'

"Gaztetxeak bertsotan ikusteko" zirkuitu berri bat jarri dute abian Euskal Herrian. Martxoan eta apirilean zehar, hainbat Gaztetxetan egingo dituzte kanporaketa-saioak.

Gaztetxeak Bertsotan izenpean, bertsolaritza-zirkuitu berri bat jarri dute martxan Euskal Herrian. Kanporaketa-saio batzuen berri eman dute jadanik, martxoan zehar izango direnak: Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean egingo dute lehenengo saioa martxoaren 14an, Mutrikukoan (Gipuzkoa) 15ean, Hernaniko (Gipuzkoa) Kontrakantxa Gaztetxean 21ean eta Altsasukoan (Gipuzkoa) 22an. Finalerdiak apirilaren 3an eta 10ean izango dira, Bilboko (Bizkaia) 7Katun eta Gasteizko (Araba) Gaztetxean, hurrenez hurren. Finala noiz eta non izango den ez dute jakinarazi oraindik.

Bestalde, laster zehaztuko dute zein bertsolari gaztek parte hartuko duten Gaztetxeak Bertsotan zirkuituan, baina aurpegi ezagun asko ageri dira dagoeneko ekimenaren berri emateko zabaldutako bideoan. "Gaztetxeak bertsotan ikusi nahi?", galdegin dute antolatzaileek, saioetara hurbiltzera animatuz.

Bilera informatiboa Astrabuduan: familia bat etxegabetu nahian ari da desokupazio-talde bat
Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak atzo egin zuen bilera bat, desokupen presentzia salatuz eta horien aurka antolatzera deituz.