AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Martxoaren 8an mobilizatzera deitu dute Itaiak eta IAk

Itaiak Euskal Herriko 24 herritan antolatuko ditu mobilizazioak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunerako. IA, bestalde, ia 60 ikastetxetan mobilizatuko da.

Amaitzen ari da otsaila, eta, aurten ere, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunari begira jarri dira jada Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialista eta ikasle mugimendua. Deialdi zehatzen berri pixkanaka ematen joango bada ere, Itaiak aurreratu du jada Euskal Herriko 24 herritan egingo dituela manifestazioak eta elkarretaratzeak Martxoaren 8an.

Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki lelopean, ondoko herrietan egingo ditu mobilizazio-deialdiak Martxoaren 8rako: Bilbon (Bizkaia), Portugaleten (Bizkaia), Basaurin (Bizkaia), Gernikan (Bizkaia), Durangon (Bizkaia), Mutrikun (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa), Azkoitian (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Bergaran (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Zarautzen (Gipuzkoa), Tolosan (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Urnietan (Gipuzkoa), Beasainen (Gipuzkoa), Baionan (Lapurdi), Gasteizen (Araba), Lizarran (Nafarroa), Garesen (Nafarroa), Altsasun (Nafarroa), Lakuntzan (Nafarroa) eta Iruñean (Nafarroa).

Ikasle Abertzaleak antolakundeak, bestalde, ia 60 ikastetxetan egingo ditu elkarretaratzeak Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean. "Erasorik gabeko heziguneen alde" mobilizatuko dira ikasleak, eta "emakume langileak borrokara batzeko" deia zabalduko dute eskoletan. IAk argitu du jada zein ikastetxetan izango diren kontzentrazioak.

Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea
Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio partikularrak: Prisoners Defenders.