AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Militante anarkista bat espetxeratu dute Bartzelonan

Maiatzaren 30ean sartu zuten kartzelara, hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorraldia ezarrita. "Lesioak eragitea" leporatzen diote, "gorrotoari" lotutako larrigarriarekin, 2018an Jusapolen aurkako manifestazio batean parte hartzeagatik.

Abel izeneko militante anarkista bat kartzelaratu dute Bartzelonako (Katalunia) Brianseko espetxean. Maiatzaren 30ean sartu zuten preso, epaileak hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigor bat jarri ondoren. "Lesioak eragitea" egozten diote, "gorrotoari" lotutako larrigarriarekin. Kartzela-zigorra ez ezik, 10.000 euro baino gehiagoko "kalte-ordainak" bere gain hartzera behartu du epaileak.

Zentzu horretan, auzipetuaren babes taldeak salatu du "eskura dituzten erreminta juridiko guztiak" baliatzen ari direla Mossos d'Escuadra, fiskaltza eta epailea, eta nabaria dela Abelen kontrako "jazarpen politikoa". Poliziaren fitxategietan "anarkista bezala identifikatu" eta seinalatzen dute, eta, argudio horretaz baliatuta, leporatzen diotena "gorroto-delitua" dela esan du "aparatu judizialak".

Jusapol polizia-sindikatuaren aurkako manifestazio batean parte hartzeagatik zigortu dute militante anarkista. 2018an izan ziren gertakariak, faxista baten aurka egitea leporatzen baitiote. Abel Amnistia Legea onartu zen egunean espetxeratu zuten eta, ildo horretan, bere babes taldeak gaitzetsi du "estatuaren izaera errepresiboa zuritzeko" lege bat dela hura.

Espetxeratuari elkartasuna adierazteko mobilizaziora deitu du babes taldeak, ekainaren 9rako. Brianseko presondegian hasi eta Martorelleko tren-geltokian amaituko da manifestazioa.

Kanboko emakume bat taldean bortxatu dute hiru gizonek
Gela batean giltzapetu zuten eta, gero, arma batekin mehatxu eginda bortxatu zuten. Gasteizen, bestalde, emakume batetiko urruntze-agindua urratu du gizonezko batek.