AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mobilizazioei ekin diete Zumaiako eguneko zentroko langileek

Zerbitzuaren kalitatea "kinka larrian" dagoela salatu dute. Hiru erizain laguntzaile baino ez daude 20 pertsona zaintzeko.

Elkarretaratzea egin dute Zumaiako (Gipuzkoa) eguneko zentroko zerbitzuko langileek gaur goizean, maiatzaren 23an. Erabiltzaileak behar bezala zaintzeko denbora falta salatu dute hemen ere: "Hiru erizain laguntzaile gaude 20 pertsona zaintzeko eta ezin dugu gehiago, ez gara iristen".

Ratio onartezin horien aurrean, zaintzaileen lan-baldintzen hobekuntza eta "aitona-amonak modu duinean zaintzea" aldarrikatu dute. Gaurkoaz gain, beste elkarretaratze bat egingo dute maiatzaren 25ean, ostegunean. 18:00etan batuko dira Zumaiako Beheko Plazan.

Faxismoaren aurrean mobilizatzera deitu dute berriz Bonanovan
Bartzelonako auzoan Sareb sozietateari birjabetutako La Ruïna eta El Kubo zentroko kideek etengabe jasan dituzte eraso faxistak azken asteetan, besteak beste, Desokupa eta bestelako faxisten eskutik. Mobilizazio antifaxista bat deitu dute gaurko hainbat kolektibok, eta bihar izango da La Ruïnaren kontrako epaiketa. Ostegunerako, bestalde, mobilizatzera deitu du berriz Desokupak.