AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Momentuz, agur esan du Ertzainas En Lucha taldeak

Hitzarmena berritzeko akordioari haserrealdi batekin erantzun ostean, bere jarduna geratu du ertzainen taldeak.

"Honaino izan da Ertzainas En Lucha". Edukitako "pazientzia amaigabea" aldarrikatu ostean, Ertzainas En Lucha taldeak aditzera eman du, momentuz, eten egingo duela bere jarduna. "Kolektiboaren gehiengoak nahi duen horretara egokitu behar da", adierazi du ohar nahasi batean, ulertzera emanez gehiengoak eskatu duela jarduna gelditzeko, bi urteko ibilbidearen ondoren.

Eusko Jaurlaritzak eta Ertzaintzako gehiengo sindikalak (ERNE, ESAN eta SIPE) hitzarmen kolektiboa berritzeko aurreakordioa iragartzean heldu da Ertzainas En Lucharen erabakia. Gobernuaren eta sindikatuen iragarpen horri gutxi iraun duen amorrualdi batekin erantzun dio taldeak, Euspel sindikatuarekin batera Bilbon (Bizkaia) protesta bat egin eta gero, bere geldialdiaren berri eman baitu. Sare sozialetan esan duen arren Ertzaintzak "hitzarmen duin bat merezi" duela eta taldeak "hor jarraitzen" duela, ez du zehaztapenik eman.

Agur esateko idatzian, Ertzainas En Luchak berriz kritikatu du itun kolektiboari buruzko aurreakordioa, esanez sindikatuek ez dutela Ertzaintzaren "gehiengoa ordezkatzen", eta gaineratu du hitzarmenaren "xehetasunak argitara ateratzeko zain egoteko" unea dela. Jakitera eman du urtebete barru izango diren hauteskunde sindikalei begira jarriko dela orain, jatorriz, jardun sindikaletik kanpo kokatzen zen talde modura jaio zen arren, soldata-hobekuntzen aldarria aitzakiatzat hartuta. Antzeko mugimenduak sortu izan dira Guardia Zibilean edo Espainiako Polizian ere.

Eunateko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.