AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Mungiako Termopan enpresa itxi nahi dute

Plantillako 54 langileek hilabeteak daramatzate soldatarik kobratu gabe, eta lan-karga murriztu du enpresako zuzendaritzak.

Labe industrialak ekoizten dituzte Mungiako (Bizkaia) Termopan enpresan. Lantegia uztailetik dago hartzekodunen konkurtso batean sartuta, eta berandu baino lehen itxi nahi dute. Orain, enplegu-erregulazioko espediente bat ezartzeko prozedura jarri dute martxan, eta baldintzak negoziatzen hasiak dira zuzendaritza eta sindikatuak.

54 langilek jarduten dute Termopanen, eta salatu dute hilabeteak daramatzatela soldatarik kobratu gabe. Azken urtean 30 beharginek egin dute alde enpresatik, besteak beste, askotan egon direlako soldatarik jaso gabe. Langileek jakinarazi dute, gainera, enpresako zuzendaritzak murriztu egin duela lantokiko lan-karga.

Ikasleen erdiak egiten dute otordu bat gutxiago Frantziako Estatuan, diru falta dela-eta
Berokuntzari edo higiene-produktu batzuei ere uko egin behar diete ikasleen ia erdiak, Cop1 erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera. %25ek 50 euro baino gutxiago izaten dituzte eskura, alokairua eta tasak ordaindu ondoren.