AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Nafarroako egoitzetako langileek borrokan darraite

Greba egin zuten atzo, eta maiatzaren 14an mobilizatuko dira berriro. Lan-hitzarmen berria exijitzen dute langileek, lan-baldintzak hobetze aldera.

Nafarroako adinekoen egoitzetako langileak 4.500 inguru dira osotara; 70 egoitzatan, hainbat eguneko zentrotan eta etxez etxeko arreta zerbitzuan banatuta aritzen dira. Sektoreak ez du lan-hitzarmen propiorik eta, beraz, Espainiako Estatu mailan adostutako baldintzak aplikatzen zaizkie Nafarroan ere. Hala, zaintza-lanak egiten dituzten langileen soldatak ez du apenas gainditzen gutxieneko zenbatekoa; egoitzetako sukaldarien zein garbitzaileen kasuan, ordainsariak ez dira gutxieneko zenbatekora ere iristen.

Otsailaren 23an mobilizatu ziren beharginak Tuteran (Nafarroa) eta Iruñean (Nafarroa), Nafarroako "hirugarren adineko zentroen sektoreko hitzarmen kolektibo sektorial eta autonomikoa" aldarrikatzeko. Atzo, apirilaren 27an, kalera atera ziren berriro. Hitzarmenaren bitartez kudeaketa publikoa ezartzea, langileen ratioak egokitzea, kontziliazioa hobetzea, egonkortasuna bermatzea, soldatak igotzea, putre-funtsen partaidetza ekiditea edota langileen osasuna bermatzea dira langileen helburuak, besteak beste.

Zentzu horretan, beharginen azkeneko prentsa oharrean "sektorea diru publikoarekin finantzatzeko" beharra azpimarratzen dute eta, beraz, kudeaketa pribatua ahal bezainbeste alboratu behar dela diote.

Elkarretaratze bat egin zuten atzo "adinekoen zaintzaren sektorean nagusi den enpresa mota nolakoa den erakusten duen egoitza-zentro berri baten aurrean" eta, gainera, maiatzaren 14an manifestatzera deitu zuten. Iruñeko autobus geltoki zaharretik abiatuko da manifestazioa, 12:00etan.

Azpeitiko Urola ikastolako ikasleek garraioa ordaintzeko dirulaguntza bat izatea lortu du IKASek
Urola Erdiko IKAS ikasle autodefentsa sareak eta IAk urtarrilean jakinarazi zutenez, ikastetxera joateko autobus zerbitzuak urtean 300 euroko gastua zekarren batxilergoko ikasle bakoitzaren familiarentzat. Borrokari ekin zioten orduan, eta atzo eman zuten garaipenaren berri: 125 euroko dirulaguntza lortu dute zerbitzua erabiltzen duten 50 ikasleentzat.