AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska adingabe bati eraso diote bi gizonek Iruñean

22 eta 24 urte dituzte erasotzaileek, eta Errotxapeko etxebizitza batean eraso zioten neskari, iazko urrian.

2024ko urrian Iruñean (Nafarroa) izandako eraso matxista baten berri eman dute gaur. Adin txikiko neska batek hitzordu bat jarri zuen gizon gazte batekin, sare sozialen bitartez, eta hori baliatu zuten berak eta beste gizonezko batek, emakumeari sexu-erasoa egiteko. Errotxapeko etxebizitza batean eraso zioten bien artean.

22 eta 24 urte dituzte erasotzaileek, eta berriki atxilotu dituzte. Oraingoz, neskarengandik urruntzeko agindu bat ezarri die Iruñeko 4. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak.

Modu bateratuan berrarmatzeko eta finantziazio militarra izateko plan bat adostu du Europar Batasunak
Europako agintariek industria militarra indartzeko eta armamentu-gastua handitzeko neurriak adostu dituzte, zor komuna jaulkiz eta inbertsio berriak eginez.