AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska adingabe bati eraso diote Leioako parke batean

Aurreko ostiralean izan zen sexu-erasoa Artatza parkean. Gutxienez hiru mutil adingabe dira erasotzaileak.

Neska adingabe batek sexu-eraso bat jasan zuen aurreko ostiralean Leioan (Bizkaia); zehazki, Artatza parkean. Antza, lagunekin zegoela izan zen erasoa, eta, erasoaren ondorioz, Gurutzetako Ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) artatu behar izan zuten gero.

Adingabea da eraso zion gizonezkoa ere. Hala ere, hainbat komunikabidek jakinarazi dute beste mutil batzuek ere badutela zerikusia gertatutakoarekin. Atxilotu bat dago oraingoz, eta beste bi identifikatu. Badirudi laster eramango dituztela epailearen aurrera.

Asier Guridi iheslari politikoak 120 egun daramatza Venezuelan protestan, nortasun juridikoa aitor diezaioten
Errefuxiatuei buruzko araudia bete dezala exijitzen dio SAIMEri, besteak beste, zedula bat eman diezaioten. Heriotza zibil egoeran egonda, hamaika eskubide aitortu gabe ditu iheslari politiko oƱatiarrak. Ehundik gora egunez protesta egin ostean, osasun-arazoak jasaten hasia da jada.