AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Neska bat bortxatu du mutil batek Donibane-Lohizunen

Iragan astelehenean izan zen erasoa Donibane-Lohizunen, eta egunean bertan pausatu zuen salaketa erasotuak.

Joan den astelehenean aurkeztu zen neska komisaldegian, egun horretan bertan Donibane-Lohizunen (Lapurdi) bortxatu zutela salatzeko. Erasotzaileak 17 urte ditu, eta berehala eraman zuten atxilo.

Baionan (Lapurdi) epailearen esku utzi zuten gizonezkoa. Oraindik ez du kondenaren inguruko erabakirik hartu; hori dela eta, momentuz libre dago erasotzailea. Kontrol judizialpean jarri dute Baionako prokuradorearen aginduz.

Espainiako Polizia altzairuzko borra hedagarriak erabiltzen hasiko da
25.539 "defentsa" erosi ditu Espainiako Barne Ministerioak, besteak beste, istiluen aurkako polizia-unitateentzako. Sindikatu polizialen kexuen erdian iritsi da neurria, sektoreok aspalditik eskatzen duten eskakizuna asebetez. Metro erdi baino gehiagoko luzeera izan dezakeen armak "disuasio-efektu psikologikoa" duela ziurtatzen dute, "zabaltzean egiten duen zaratarengatik".