AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Olinpiadak aitzakiatzat hartuta, kontrolak areagotuko dituzte mugan

Uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean biziagotuko dituzte polizia-kontrolak. Olinpiar Jokoen aitzakiapean, Frantziako Estatuan elkarlana izango da askotariko polizia-indarren eta segurtasun pribatuaren artean.

Aste honetan hasiko dira 2024ko Olinpiar Jokoak, Frantziako Estatuan. Hori aitzakiatzat hartuta, polizia-kontrola areagotuko dute hamaika eremutan; tartean, errepideetan. Ipar eta Hego Euskal Herria bereizten dituen mugan, esaterako, kontrolak areagotuko ditu Poliziak.

Mugako kontrol horietan, Pirinio Atlantikoak departamentuko 50 eta 200 agente artean izango dira egunero, eta "dispositibo berezi bat" izango da martxan, Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak berriki jakinarazi duenez.

Jendarmeriak, antza, uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitartean areagotuko ditu kontrolak AP-8 errepidean, Biriatuko (Lapurdi) ordainlekuan.

Elkarlana

Jokoen aitzakiapean, segurtasun pribatuaren eta herriko etxeetako udaltzaingoen presentzia eta jarduna ere indartuko dituzte datozen asteetan. Horretaz gain, Frantziako Estatuko polizia-indarrak elkarlanean arituko dira Hego Euskal Herriko eta Aragoiko poliziekin, baita "beste herrialde batzuetako" Poliziarekin ere, Olinpiaden testuinguruan.

Arrazakeriari aurre egiteko batu dira hainbat lagun Algortan
Areagotzen ari diren jarrera eta diskurtso arrazisten kontrako erantzuna eta elkartasuna antolatu nahi dituzte, "sektore zapalduekiko diskriminaziorik egon ez dadin eta guztiok bizi-baldintza berdinak izan ditzagun". Batez ere Algortako gazteei egin diete dei borrokara batzera, 'Ez Irentsi Arrazakeriaren Amua' lelopean.