AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek grebara joko dute apirilean

2018tik daude irekita hitzarmenaren inguruko elkarrizketak, baina sindikatuen arabera, "orain arte ez da aurrerapausorik eman". Apirilaren 7an, 8an eta 9an greba egingo dute garbiketako beharginek.

Azpikontratatutako hainbat enpresatako langileak arduratzen dira Osakidetzaren ardurapeko osasun-zentroetako garbiketa-lanez, eta momentu honetan, "blokeatuta" dago behargin horiek guztiak barne hartuko lituzkeen lan-hitzarmenari buruzko negoziaketa. Sindikatuen esanetan, 2018tik daude martxan elkarrizketak, baina "orain arte ez da aurrerapausorik eman". Salatu dute enpresek ez dutela "negoziatzeko inolako borondaterik".

Hala, Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuak grebara deitu dituzte ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek. Apirilaren 7an, 8an eta 9an egingo dituzte lanuzteak.

Indarkeria matxistari aurre egiteko bitartekoak sortuko ditu Itaiak zenbait eskualdetan
"Instituzioek arazo horren aurrean martxan jarritako erremintek hutsune nabarmenak izateaz gain, argi izan behar dugu ez dutela emakume langileok jasaten ditugun zapalkuntzak gainditzeko borondate errealik", azaldu dute Itaiako kideek. Aurki emango dute martxan jarritako bitartekoen berri.