AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oso larri zauritu da langile bat Lesakan

Atzo jazo zen lan istripua, Transformados Zalain enpresan. Zauria buxatu zioten lehenengo, eta Donostiako ospitalera eraman behar izan zuten gero, bertan artatua izan zedin. 2016. urtean behargin bat hil zen lantoki berean.

Atzo, hilak 25, oso larri zauritu zen 46 urteko behargin bat, Lesakan (Nafarroa). Transformados Zalain enpresan gertatu zen istripua, 13:15ean, gutxi gorabehera.

Lantokira bertaratu ziren osasun-langileak zein Polizia, eta zauria buxatzen ahalegindu ziren. Dena den, Donostiako (Gipuzkoa) ospitalera eraman behar izan zuten behargina, bertan artatua izan zedin.

2016. urtean 54 urteko langile bat izan zen eraila Lesakako Transformados Zalain enpresan. Bakarrik zegoen behargina hodientzako apalak dituen gune batean, eta azaldu zutenez, ziur asko lurrera erori zen altuera batetik.

Etenik ez

Hilabete honetan ere hainbat eta hainbat langile zauritu izan dira Euskal Herriko lantegitan. Esaterako, hilaren 7an behargin bat zauritu zen Lasarten (Gipuzkoa) soldatapean lanean ari zela, eraikitzen ari diren eraikin batetik amilduta. Hilaren 9an, Urduñan (Bizkaia) jazo zen lan istripu bat: langile bati kamioi bateko paleak erori zitzaizkion gainera, eta ospitalera eraman behar izan zuten helikopteroan.

Emakume bat hiltzen saiatu da haren bikotekidea, Donostian
Gizon bat atxilotu dute gaur Donostian, bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Soto batean zegoen emakumea, eta haren bikotekideak su eman dio tokiari. Bestalde, Barakaldon emakume bat jazarri zuen atzo haren bikotekide ohiak, labana gainean zeramala.