AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ospitaleratu egin dute Francisco Jose Ramada preso politikoa

Bihotzeko krisi baten ondorioz eraman dute Ramada Donostia Ospitalera, Martuteneko espetxetik. 21 urte daramatza preso.

Martuteneko espetxetik (Gipuzkoa) Donostia Ospitalera (Gipuzkoa) eraman behar izan dute gaur goizean Francisco Jose Ramada Estevez preso politiko irundarra. Etxerat-ek jakinarazi duenez, bihotzeko krisi bat izan du, "ziurrenik arritmia baten ondorioz", eta kordea galdu du kartzelan. Zainketa Intentsiboetako Unitatean ingresatu behar izan dute.

58 urte ditu Ramada Estevezek, eta 21 urte daramatza preso. Murtzia I. espetxean bete zuen zigorraren zati handiena, eta ebakuntza bat ere egin zioten han zegoela. 2020ko ekainean Iruñeko espetxera (Nafarroa) lekualdatu zuten; iaz Martutenera.

Mexikon atxilotu zuten preso politiko irundarra, 2001eko martxoan, eta Espainiako Estatura estraditatu zuten gero. 26 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, besteak beste, ETAko kide izatea eta bahiketa delitu bat egotzita.

Greba mugagabea hasiko dute Arabako Mediterraneoko Ibaiak 2021eko langileek
Urtarrilaren 27an ekingo diete lanuzteei aldi baterako enpresa-elkarteko langileek, segurtasun-, osasun- eta soldata-baldintzak hobetzeko asmoz. Uraren Euskal Agentziak azpikontratatu zuen zerbitzua.