AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

PepsiCok 37 langile kaleratu nahi ditu Araban

Etxabarri-Ibiñako lantokiko hamabost langile eta Gasteizko bulegoetan aritzen diren 22 kanporatu nahi dituzte. Mobilizazio bat egin dute gaur beharginek.

Pepsico enpresak 37 langile kaleratu nahi ditu Araban; dirudienez, Etxebarri-Ibiñako lantegiko hamabost (180 dira guztira) eta Gasteizko bulegoetan jarduten duten 22. Gainera, komertzial modura aritzen diren hainbat langile ere kanporatuak izateko arriskuan egon litezke. Pepsicok enplegu-erregulazioko espediente bat atera du mahaira Espainiako Estatuan, eta guztira, 550 behargin kanporatzeko asmoa du; plantilla osoaren %20. Neurri horren barruan sartuko lirateke Arabako kaleratzeak, eta momentuz, badirudi ez dutela lantegirik itxiko lurralde horretan.

Gaur, abenduaren 12an, protestara jo dute Arabako langileek; Arabako Parke Teknologikoko bulego berrietara eraman dituzte kaleratzeen kontrako euren aldarriak. Izan ere, Miñaora (Araba) lekualdatu dute Gamarrako eraikin historikoko jarduna, eta han ekin diote lanari 120 behargin inguruk.

ELA sindikatuak salatu duenez, enpresak beharginak kanporatu nahi ditu "kaleratze kolektiboetarako aurreikusitako legezko prozedura aurreztuz".

"Okupazioaren kontrako ofentsiba ere langile kontrolaren aurkako ofentsiba da"
"PSOEk okupazioaren kontra proposatutako azken legea salatzeko eta orokorrean alderdi guztiek okupazioaren kontrako ofentsiban betetzen duten rola gaitzesteko", mobilizazioak izan dira gaurkoan Gasteizen eta Iruñean, Errakik deituta. Zehazki espazio politikoen okupazioak jasaten duen kriminalizazioari ere egin dio azpimarra Errakik, eta Langile Kontrolpeko Espazioen beharra aldarrikatu du berriz.