AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pertsona migranteen kontrako sarekada bat egin dute Gasteizen

Koroatzean okupatutako hainbat lokaletara sartu dira Gasteizko Udaltzaingoa eta Espainiako Polizia, zenbait hedabideren arabera, "legez kanpoko egoeran dauden pertsonen bila". Bi atxiloketa izan dira.

Gaur goizean, polizia-operazio bateratu bat egin dute Gasteizen (Araba) udaltzainek eta Espainiako Poliziako agenteek. Koroatzea auzoan, zenbait lokal okupatutan bizi dira hainbat pertsona migratu, eta haien kontra jo dute polizia-indarrek. Zenbait hedabideren esanetan, "legez kanpoko egoeran dauden pertsonen bila" jardun du Poliziak.

Gutxienez zazpi pertsona identifikatu dituzte sarekadan, eta atxilo eraman dituzte bi. Badirudi haietako batzuen egoera ez dagoela legeztatuta gaur egun, eta hori baliatu duela Espainiako Poliziak haiek jazartzeko.

"Bizikidetza-arazoak" eta "segurtasuna" argudiatuta, lokal horietan bizi diren pertsonen kontrako protestak egin dituzte azkenaldian auzoko hainbat bizilagunek, beste herri batzuetan ikusten ari garen modura.

Bi eraso matxistaren berri eman dute Angelun eta Bokalen
Larunbatean, 75 urteko andre bati egin zion sexu-erasoa gizon batek, Angelun. Bestalde, 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bokalen, 7 urteko neska bat bortxatzeagatik. Itaiak protesta bat antolatu du biharko, Angelun.