AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Plentzian, GKSk egindako mural bati eraso diote

"Sozialismoa ala basakeria" zioen irudiaren gainean "Anti-Antifa" idatzi dute, sinbologia faxistarekin.

Uribe Kostako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) jakinarazi duenez, markatze faxista bat jasan du antolakundeak Plentzian (Bizkaia) egindako mural batek. "Sozialismoa ala basakeria" jartzen zuen GKSk sinatutako horma-irudiak, baina gainetik margotu dute berriki: "Anti-Antifa" pintatu dute handiz, sinbologia faxistarekin lagunduta. Gazte-antolakundeko kideek mezu faxistak ezabatu dituzte jadanik, urtarrilaren 25ean Bilbora (Bizkaia) eta Iruñera (Nafarroa) bertaratzera deituz, faxismoaren gorakadaren eta gerra-mehatxuaren kontra protesta egiteko.

"Faxismoaren gorakada gero eta nabariagoa da gure kaleetan ere", azaldu du Uribe Kostako GKSk, Plentzian gertatutakoaren harira: "Horren aurrean antolatzeko eta faxismoa kaleetan borrokatzeko beharra azpimarratu nahi dugu, eta horretarako konpromisoa hartzen dugu".

"Espainia osoan daude infiltratuak", dio Gironan harrapatutako polizia infiltratu batek
'La Directa'-ren erreportaje batek akats teknikoak azaleratu ditu, eta infiltratu baten aitorpenak argi erakutsi ditu Espainiako Gobernuak mugimendu politikoen aurka erabiltzen dituen espioitza-metodo irregularrak.