AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pobreen aurkako erasoa Madrilen, lixibarekin eta kristalezko botilekin

Bi gizon atxilotu dituzte aporofobiagatik, Torres de la Alamedan bi pertsonari eraso egin ostean.

Aurreko larunbatean, Torres de la Alamedan (Madril) bizi diren bi gizonezko atxilotu zituzten, aporofobiari loturiko gorroto-delitu bat egitea egotzita. Lixiba eta kristalezko botilak bota zizkieten pobrezia-egoeran dauden bi pertsonari eta haien etxebizitzari, eta lesioak eta kalteak eragin zizkieten.

Guardia Zibilak igorritako komunikatu ofizialaren arabera, biktimek aurretik ere jasan dute jazarpena, modu jarraituan. Atxiloketa eragin duen erasoaren unean, erasotzaileek aurpegira jaurti zioten lixiba bizilagunetako bati, eta kalteak sortu zizkioten begietan. Horrez gain, kristalezko botilak bota zizkioten biktima bati eta aipatutako etxe barrura, gauez.

Ikerketa baten ondoren, erasotzaileak identifikatu eta atxilotu zituzten, gorroto-delitu bat egitea eta kalteak eta lesioak eragitea leporatuta. Epaitegi batek, gainera, erasotako etxebizitzatik eta biktimengandik urruntzeko agindua ezarri die bi gizonei.

Krisi humanitario larriak bere horretan dirau Gazan, "etenaldi taktikoak" gorabehera
Israelgo Estatuak geldialdi mugatuak egin ditu, erasoen eta goseak eragindako heriotzen artean, gazatarren artean elikagaiak bana daitezen. Hamasek dio ez duela zentzurik elkarrizketekin segitzeak, setioak eta desnutrizioak jarraitzen baldin badute.