AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak hamar pertsona migratzaile atxilotu ditu Urruñan

Urruñako eliza barruan zeudela atxilotu zituzten, eta horietako zortzi kanporatu dituzte lurraldetik.

Aurreko ostiralean, 13:45ak aldera, hamar pertsona migratzaileren aurkako polizia-operazio bat izan zen Urruñan (Lapurdi). San Bixintxo eliza barruan zeuden babes hartuta, baina eraikin barrura sartu ziren Frantziako Poliziako hainbat agente, eta atxilotu egin zituzten. Atxilotuetako zortzi kanporatu dituzte Frantziako Estatuak hartzen duen lurralde osotik; gainerako biei, ordea, ez diete neurri hori ezarri, adingabeak direlako.

Larunbat arratsaldean, beraz, polizia-operazioa salatzeko elkarretaratze bat egin zuten Urruñako elizaren aurrean. Elkartasuna ez da delitua lelopean mobilizatu ziren ehunka pertsona, Diakite eta Bidasoa Etorkinekin kolektiboek deituta. Gisa horretako "operazioen inpunitatea" salatu zuten antolatzaileek, eta ohartarazi zuten gora egin dutela pertsona migratzaileen kontrako jazarpenak eta erasoek.

Ez dute etenik jai giroko ziztada bidezko erasoek eta sexu-erasoek
Bart Baionan, Villabonan, Zierbenan, Gasteizen, Azpeitian nahiz Bilbon ziztatu dituzte hainbat eta hainbat emakume. Bestalde, emakume bati sexu-erasoa egin diote bi gizonek Zizurkilen.