AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Poliziak pertsona etxegabe bat erail du Parisen

Bi polizia-agentek tiroz hil dute 49 urteko gizon bat, bertsio ofizialaren arabera, "arma ustez faltsu batekin mehatxu egin" zielako. "Basakeria hau logika oso batek baimentzen du", salatu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak.

Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, Parisen, pertsona etxegabe bat erail zuen aurreko igandean Frantziako Polizia Nazionalak. Zehazki, bi polizia-agentek hil zuten 49 urteko gizona, tiroz. Bertsio ofizialaren arabera, gizonak txakur bati mehatxu egin zion lehenengo, ustezko arma batekin; gero, bi poliziak mehatxatu omen zituen. Aurrerago zehaztu dutenez, baina, "arma altsu bat" omen zen etxegabeak zeukana. Dena den, bere kontra tiro egin zuten bi agenteek, Parisko Errepublikaren Plazatik gertu, eta modu horretan erail zuten.

Igande gauean atxilotu zituzten bi poliziak, baina aske geratu ziren gerora, eta oraindik ez da prozedura legalik abiatu. Bi ikerketa omen daude martxan: polizia judizialarena eta Polizia Nazionalaren Ikuskaritza Orokorrarena (IGPN, frantsesezko sigletan).

Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak nabarmendu duenez, "basakeria hau logika oso batek baimentzen du", eta "Estatuaren indar armatuen muturreko errepresioa" salatu du.

3.000 euroko isunak, San Mamesen erakutsitako Donetskeko bandera baten harira
Iazko urrian, pertsona bat kanporatu zuten Bilboko futbol zelaitik, Donetskeko bandera eramateagatik; elkartasunez, San Mamesetik alde egin zuten hainbat lagunek. Orain, hainbati jakinarazi diete 3.000 euroko isunak ezarri dizkietela, baita urtebetez kirol guneetara sartzeko debekua ere.