AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Portugaleteko Sastraka gaztetxeari eraso diote

Astelehen gauez egin zioten eraso Sastraka gaztetxeari; espazioko kideek azaldu dutenez, gaztetxeko aretoari su ematen saiatu ziren.

Sare sozialetan zabaldutako bideoan ageri denez, Portugaleteko (Bizkaia) Sastraka gaztetxeko aretoak kalte larriak jasan ditu. Hainbat gune erre dituzte, eta horretarako erabilitako gasolinaz betetako bidoiak ere gaztetxean zehar sakabanatuta aurkitu dituzte.

Gaztetxeko kideek erasoa salatu dute; dozenaka pertsona batu ziren atzo, auzolanean, erasoaren ondorioz jasandako kalteak konpontzeko asmoz.

Maiatzaren 1ean hemeretzi herritan egingo dituzte mobilizazioak Kontseilu Sozialistek
Mobilizazioak zein ordutan eta nondik irtengo diren zehaztu dute jada Kontseilu Sozialistek. Aurten lelo berdina izango dute guztiek: 'Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen'.