AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat eraila abenduan Zaballako espetxean, 2020ko seigarrena

50 urteko preso bat hil zen abenduan Zaballan, urteko seigarrena espetxe horretan. Atzo jakinarazi zuen Salhaketa elkarteak, presondegiko zuzendaritzak ez baitzuen heriotzaren berri eman. Ez da gertaturikoaren inguruko beste informaziorik eman.

Salhaketak jakinarazi duenez, abenduan 50 urteko preso batek galdu zuen bizia Zaballako kartzelan (Araba). Hain zuzen, sei preso zendu dira espetxe horretan 2020an eta, Euskal Herriko kartzeletan, orotara, gutxienez 11 preso izan dira erailak urte osoan zehar.

Zaballako espetxeko zuzendaritzak ez zuen azkeneko heriotza horren berri eman publikoki, eta atzo jakinarazi zuen gertaturikoa Salhaketa elkarteak. Urteko seigarren hilketa eta espetxe erakundeek horretan duten ardura salatzeko, elkarretaratze bat egingo dute Gasteizen (Araba), urtarrilaren 12an, 12:00etan Andra Mari Zuri plazan.

11 HILDAKO EUSKAL HERRIKO ESPETXEETAN

Zaballan, esan bezala, gutxienez sei preso zendu dira amaitu berri den urtean. Salhaketaren arabera, Iruñeko (Nafarroa) kartzelan gutxienez bi presok galdu zuten bizia iaz, eta Martutenen (Donostia) ere heriotza kopuru berdina izan zen, antza. Bestalde, Baionako (Lapurdi) presondegian gertaturiko hilketa bat ere atera zen argitara iaz.

Bilboko LASek aurrera jarraitzen du Limpiezas Arana-Fernandez Aguilar garbiketa enpresan
Uribarriko Moraza Plazan prentsaurrekoa egin du Bilboko Langile Autodefentsa Sareak (LAS), "bertako langileen baldintzak salatzeko eta haietako batek Bilboko LASekin batera aurrera daraman borrokaren berri emateko". Azaroaren 26an eman zioten hasiera borrokari, eta adierazi dutenez, enpresaren jarrera "ezkorra" izan da. Gatazkari irtenbidea emateko "inolako komunikaziorik jaso ez dutela" salatu dute, eta kontrara, azken asteotan, kaltetutako langileak "etengabeko presioa eta jazarpena" jasan dituela.