AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Preso bat hil da Martuteneko erizaindegian

Min fisiko bat zela-eta zeukaten espetxeko erizaindegian, eta hilik topatu dute gaur. Atzo, Zaballako kartzelan galdu zuen bizia beste preso batek.

Beste preso bat hil da Euskal Herrian azken orduetan. Martuteneko (Gipuzkoa) espetxean, hilik aurkitu dute gaur preso bat, erizaindegian. Min fisiko baten ondorioz, erizaindegiko ziega batean zeukaten, eta zelda irekitzean topatu dute hilotz. Oraindik ez dituzte heriotzaren arrazoiak argitu. Behin-behinean zegoen preso 57 urteko gizonezkoa.

Atzo goizean, Zaballako (Araba) kartzelan topatu zuten hilik 22 urteko preso bat. Azken egunetan, beraz, gutxienez bi presok galdu dute bizia Euskal Herriko espetxeetan. Otsailaren hasieran, bestalde, 43 urteko preso euskal herritar bat hil zen DueƱaseko (Palentzia, Gaztela eta Leon) kartzelan.

Salhaketa elkartearen arabera, 2020. urtean, sei preso zendu ziren Zaballan, eta, 2019ko urtarriletik urrira bitartean, bost. Datu ofizialek diotenez, azken hamarkadan, 25 pertsona hil dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan.

Barazki eskasia larriagotu da Erresuma Batuan
Supermerkatu nagusietan arazoak izaten ari dira kontsumorako barazkiak eta frutak eskaintzeko. Zenbait dendatan mugatu egin dute eros daitekeen barazki kopurua.