AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.

AEBen eta Errusiaren artean Ukrainako gerraren amaierari buruzko negoziazioek jarraitzen badute ere, lekuan bertan, gudak aurrera segitzen du. Ukrainako Gobernuak berak dioenez, soldadu falta da daukan arazo militar nagusietako bat, eta horri aurre egiteko asmoz hartu ditu hainbat neurri azken urtean: soldaduak kosta ahala kosta lortzeko asmoz, errekrutatze-legeak gogortu ditu.

Horren adibide ere bada gobernuak kartzeletako ateak ireki izana, preso zeuden milaka gizonezko handik atera eta gerra-frontera bidaltzeko. Iaz hartu zuen neurria, eta egiazkoa da jadanik: ezarritako kondenak barkatzearen truke, preso andana aske utzi eta armadan sartu dituzte. EITBri zenbaitek adierazi diotenez, "misiorik zailenak" egiten dituzte, eta "urrezko erreserba" deitzen omen diete.

Mobilizazio militarra aldatzeko eta indartzeko planaren barruan, iaz, gizonezko ukrainarrak behartu zituen gobernuak euren errekrutatze-datuak eguneratzera, eta gogortu egin zituen armadara batzea ekiditen duten pertsonen aurkako zigorrak. Gaur egun soldadu gisa ari diren preso ohi batzuek EITBri berari baieztatu diote errealitate bat dela, euren borondatearen aurka, ukrainar gazteak kalean atxilotzea eta gerrara indarrez bidaltzea.

Eta gerrarekiko aurkakotasun oro gogor zapaltzen du gobernuak, gainera: duela hilabete eskas atxilotu zituzten hainbat gazte Ukrainan, "Indar Armatuak oztopatzea" leporatuta. "Talde marxistetako kide izatea" ere egotzi zieten.

Lizarrako azken berrien harira, alderdi parlamentarioen fartsa salatu du Lizarraldeko Kontseilu Sozialistak
PSNko zinegotzi Fran Moleonek dimisioa eman du, elkarte publiko baten bidez 6.000 euro modu irregularrean xahutu dituela argitara atera ondoren, eta askotariko neurri autoritarioekin jarraitzen du UPNk. "Proletalgoaren antolakuntza eta independentzia politikoa" aldarrikatu ditu Kontseilu Sozialistak, "antzerkiari amaiera emateko".