AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Prest dira aurtengo Herri Unibertsitateetako egitarauak

Apirilaren 8tik 10era bitartean izango dira, sei campusetan: Bilbon, Eibarren, Gasteizen, Ibaetan, Iruñean eta Leioan.

Euskal Herriko sei campusetara hedatuko da aurten Herri Unibertsitatea. Iaz Gasteizen (Araba) elkartu ziren hainbat campusetako ikasleak egitarau bateratu bat egiteko, baina, aurten, lekuan lekuko egitarauak izango dira sei campusetan: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Bilboko (Bizkaia), Eibarko (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba), Ibaetako (Donostia, Gipuzkoa) eta Leioako (Bizkaia) campusetan, eta Iruñean (Nafarroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP).

Apirilaren 8tik 10era bitartean izango dira Herri Unibertsitate guztiak. Leioan, Ibaetan eta Gasteizen hiru egun iraungo dute egitarauek; Bilbon, Iruñean eta Eibarren, berriz, bi egun. Askotariko ekimenak izango dira campus guztietan: ohi bezala hitzaldiak, mahai-inguruak eta tailerrak izango dira nagusi, baina aisialdiko eskaintza ere egongo da. Horretaz gain, Leioan, Ibaetan eta Gasteizen mobilizazio bana egingo dute azken egunean: Palestina askatu! EHU, harremanak eten! aldarrikatuko dute protestetan.

Hona hemen sei Herri Unibertsitateetako egitarauak:

Europar Batasunaren berrarmatzea defendatu du CEOE patronalak
"Gustatu ala ez gustatu", hartu beharreko estrategiatzat jo du Garamendik: "Europak ezin dio inola ere uko egin bere lidergo moral eta etikoari".