AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Repsolek %70 handitu zituen irabaziak 2022an

Inoiz lortutako etekinik handiena izan zuen iaz Repsolek: 4.251 milioi eurokoa, 2021ean baino %70 gehiago. Bitartean, maximo historikoak gainditu zituzten iaz erregaien prezioek, langileriarentzako bizitzaren garestitze orokortuaren barruan.

2022. urtea historikoa izan zen bizitzaren garestitzeari dagokionez, besteak beste, goia jo baitzuten erregaien prezioek; litroko 2 eurotik gorako prezioa izatera heldu zen gasolina. Urtea, baina, historikoa izan zen hainbat entitateren irabaziei erreparatuta ere: inoizko etekinik handiena lortu zuen, esaterako, Repsol energia- eta petrolio-enpresak. 2021ean izandako irabaziekin alderatuta, 2022an %70 gehiago irabazi zuen Repsolek; 4.251 milioi euro, hain zuzen ere.

Horri esker, pandemia garaian ustez bildutako zorra %61 murriztea lortu du enpresak. Gainera, 5.000 milioi euroko inbertsio bat egingo du 2023rako, hainbat energia mota "sustatzeko".

Espainiako Gobernuak iaz iragarri zuen zerga berri bat ezarriko ziela banketxeen edota energia-enpresen "aparteko irabaziei", eta horretaz kexu dira banketxeak nahiz energia-enpresak. "Mezu populistek enpresa-jarduera zailtzeko, inbertitzaileekiko mesfidantza sortzeko, inbertsioa eta jarduera ekonomikoa murrizteko, zerga-bilketa murrizteko eta industria-enplegua arriskuan jartzeko baino ez dute balio", esan du Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak.

Espainiako Estatuko sei banketxe nagusiek ere irabazien marka guztiak hautsi zituzten 2022an; zehazki, Santander, BBVA, CaixaBank, Sabadell, Bankinter eta Unicaja banketxeek.

Bi bisaiak

Iazko abenduaren amaieran, Kontseilu Sozialistek deituta, manifestazioak izan ziren Baionan (Lapurdi), Bilbon (Bizkaia), Donostian (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) nahiz Iruñean (Nafarroa). Proletalgoaren aurkako ofentsiba gelditu. Autodefentsa sozialista antolatu aldarriaren pean izan ziren bost hiriburuetako mobilizazioak.

"Garai latzak datozela esaten digute, gerrikoa estutu behar dugula: elikagaiak lortzeko maximo historikoetan dauden prezioak ordaintzen ditugu, gasaren eta argiaren prezioak neurriz kanpokoak dira eta, zenbat diru utzi dugu gasolinan? Bizitza etengabe ari da garestitzen", salatu zuten orduan Kontseilu Sozialistek: "Gerrikoa estutu behar dugula esaten digute, baina enpresen irabaziak soldatak baino zazpi aldiz gehiago hazi dira eta sektore enpresarial guztien errentagarritasuna pandemia aurreko mailan dago gutxienez".

EHUk 34 ikasle grebalariri ireki nahi dizkien espedienteen kontra mobilizatu dira Gasteizen
"Ikasle langileon eta unibertsitateko langile klaseko gainontzeko sektoreen antolakuntza politikoa bermatzeko borroka eguna da gaurkoa", adierazi du IAk manifestazioaren bukaeran. Gaurkoan ere unibertsitatean esku hartu dute Ertzaintzak eta segurtasun-indarrek; zenbait fakultate itxi dituzte, Errektoreordetza hartu dute eta hainbat ikasle identifikatu nahiz miatu dituzte.