AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ribertrans enpresa itxiko dute Fontellasen

Agortu da erregulazioko espedientea negoziatzeko epea, eta lantokia itxi eta 20 langileak kaleratuko dituzte.

Beste itxiera iragarpen bat Euskal Herrian. Atzo jakinarazi zuten Ribertrans lantegia zarratuko dutela Fontellasen (Nafarroa), 20 langileak kalean utziz. Amaitu da jada enpresako zuzendaritzak aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedientea negoziatzeko epea, eta itxieraren alde egiten jarraitu du enpresak. Hortaz, asmo horrekin aurrera egin du, eta hartzekodunen konkurtsora jo du dagoeneko.

Beharginen kaleratzeak datorren astean burutuko dira, hilabeteak igaro eta gero euren soldata jaso gabe. Errepide bidez merkantziak garraiatzen jardun dute Ribertrans enpresan.

Ikasleek EHU behartu dute Letren Fakultateko irakasle erasotzailea behin-behinean baztertzera
GUETek deituta, asanbladak egiten ari dira Letren Fakultateko ikasleak, eta mobilizazio bat antolatu dute hurrengo astelehenerako.