AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sei aste daramatzate greban Gasteizko lorezaintzako langileek

Itun propio baten bidez lan-baldintzak hobetu nahi dituzte Enviserreko beharginek, baina entzungor egiten jarraitzen du enpresak. Udalaren erantzukizuna ere seinalatu du plantillak.

Gasteizen (Araba), parkeetako eta gune berdeetako lorezaintzako langileek 40 egun daramatzate greban: martxoaren 26an jo zuten lanuztera. Hitzarmen kolektibo propio bat izatea eta, horren bidez, lan-baldintzak hobetzea exijitzen du plantillak, lanaldi amaigabeak eta soldata baxuak dituztela salatu baitute, besteak beste. Udalak azpikontratatutako Enviser enpresarentzat (Urbaser taldearen parte da) jarduten dute soldatapean, eta hilean 1.190 euro inguru kobratzen dituzte, Espainiako Estatu mailako itunak zehazten duen modura.


Tolosako udaltzainek ere su-armak izango dituzte aurrerantzean
ERNEk 2020an eskatu zuen udaltzainak suzko armaz hornitzeko, eta men egin zion EAEko Auzitegi Nagusiak.