AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sei preso politiko lekualdatuko dituzte

Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Orokorrak jakinarazi duenez, Euskal Herrira gerturatuko dituzte Valentina Morisoli, Iratxe Yañez, Andoni Goikoetxea, Iker Olabarrieta, Asier Arzalluz eta Juan Luis Agirre preso politikoak.

Sei euskal preso politiko lekualdatzea adostu du Espainiako Estatuko Erakundeetako Idazkaritza Orokorrak. Hain zuzen, Juan Luis Agirre, Asier Arzallus, Iker Olabarrieta, Andoni Goikoetxea, Iratxe Yañez eta Valentina Morisoli mugituko dituzte Euskal Herritik hurbilago dauden presondegietara.

Asturiasetik Arabako espetxera, Zaballara, tokialdatuko dute Yañez. 2025ean beteko ditu ezarri zioten kartzela zigorraren hiru laurdenak. Bestalde, Dueñasetik (Palentzia) El Duesora (Kantabria) mugituko dute Goikoetxea. 2019ean espetxeratu zuten, eta zazpi urteko zigorra ari da betetzen. Horren aurretik ere atxilotu zuten 2013an, eta 2017an geratu zen aske.

Sevilla II presondegitik Logroñoko kartzelara lekualdatuko dute Olaberrieta; zigorraren hiru laurdenak bete zituen iaz. Arzalluz ere Logroñon espetxeratuko dute, eta 30 urteko zigorra ari da betetzen.

Madrildik Arabako presondegira mugituko dute Morisoli; prebentziozko espetxealdian jarraitzen du preso politikoak, epaiketaren zain. Agirre, azkenik, Zueratik (Zaragoza) Soriara eramango dute.

Atzo grebara jo zuten berriz Gipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek
Ekainaren 14rako egin dute bigarren greba deialdi bat, lan-baldintzen hobekuntza jasoko duen sektoreko hitzarmen berri baten alde. Langileei ezarritako gutxieneko zerbitzuak %100ekoak izanda ere, beste behin egin zuten aurrera mobilizazioekin.