AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

"Sinpatiaren Festak" Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.

Lizarrako (Nafarroa) alkate Marta Ruiz de Aldak (UPN) "Sinpatiaren Festak" aldarrikatzen dituen bitartean, udalaren autoritarismoaren kontrako aldarriek eskuin muturraren erantzun biolentoa jasan behar izan dute kalean. Aurten ere, jaietako ohiko prozesioa (Bajadika deiturikoa) ez egitea erabaki du UPN buru duen udalak, baina, ostiral arratsaldean, Bajadika alternatibo bat egin zuten hainbat lagunek herriko kaleetan barrena, zenbait aldarri zabalduz: Lizarrako txosnen aldeko Txoskin panpina izan zen protagonista jaitsiera aldarrikatzailean, eta UPNk debekatutako txosnen aldeko oihuak entzun ziren.

Bajadika alternatiboan parte hartu zuten pertsonek, ordea, eraso batzuk jasan zituzten ibilbidean zehar. Musikarietako bat zauritu zuen gizonezko batek, ukabilkada bat emanez, eta bestelako eraso biolentoak ere izan ziren zenbait pertsonaren partetik: bultzadak, bidea blokeatzea, izotza eta edaria botatzea, intimidazioa... Dena den, bidean aurrera egin zuen txosnen aldeko eta autoritarismoaren aurkako Bajadikak, aldarriak karriketan zabalduz.

Debekuari aurre egin diote Lizarrako txosnek

Bigarren urtez jarraian, ohiko lekuan, autobus-geltoki aurrean, txosnak jartzea debekatu du udal-gobernuak. Baina, debeku horri aurre eginez, toki horretan txosnagunea muntatu zuten aurreko ostegunean. "Lehenago edo beranduago, espazio hau berreskuratuko dugu", adierazi zuten txosnen irekiera-ekitaldian.

Zarautzen, turismoaren negozioari aurre egitera deitu du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak
"Higiezinen agentziak, errentatzaileak, ostalaritza-enpresak eta horien mende zaudeten politikariak, aurrean izango gaituzue!", adierazi dute gaurko manifestazioan.