AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Solariaren makroproiektuen kontra egin du protesta Araba Bizirikek

Solaria enpresaren "marka zuriak", Araba Berriztuk, "Arabak plakak eta patatak behar" dituela aldarrikatzeko elkarretaratze bat antolatu zuen atzorako. "Probokazio" horri erantzunez, kontramobilizazio batera deitu zuen Araba Bizirik plataformak.

Araba Bizirik plataformak kontzentrazio bat egin zuen atzo Gasteizen (Araba), Batzar Nagusien parean. Araba ez dago salgai lelopean jo zuen protestara, Solaria enpresa eta bere makroproiektuak seinalatzeko. Izan ere, Araba Berriztuk deialdi sinesgaitz bat egin zuen atzorako: ustez parke fotovoltaikoak aldarrikatzeko elkarretaratze bat antolatu zuen, Arabak plakak eta patatak behar ditu! lelopean. Hori "probokaziotzat" jo zuen Araba Bizirikek, eta kontramobilizazio batera deitu zuen, leku eta ordu berean. Araba Berriztuk bertan behera utzi behar izan zuen bere kontzentrazioa, baimena eskatuta izan arren.

"Elkarretaratze batera deitu dugu Araba Berrizturen deialdiari erantzuteko, Solaria edo Solariaren marka zuria besterik ez baita", azaldu zuen atzo Araba Bizirikeko bozeramaile Roberto Ruiz de Arkautek. Herrialdean aurreikusita dauden makroproiektuen defentsan ari da lanean Araba Berriztu, energia berriztagarriei lotutako ekimen suntsitzaileak babesteko. Araba Bizirikek jakinarazi du adi egongo dela deialdi horietara, eta erantzuten jarraituko duela: "Plataforma asko gara manipulazio horren kontra gaudenak".


Otsailean epaituko dituzte zazpi lagun, Aroztegiko proiektuari aurre egiteagatik
Hogei urteko kartzela-zigorrak eta 56.000 euroko zigor ekonomikoak eskatzen dituzte auzipetuentzat. 2021ean egin zuten protesta-kanpaldi bat, Lekarozko Aroztegiko obren kontra. "Talde kriminal antolatu bat izatea" egotzi diete.