AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sopelan larunbat gauean jasandako jazarpen poliziala salatu dute

Larunbat gauean hainbat pertsonaren aurka oldartu zen Ertzaintza, besteak beste, 'foam' jaurtigailuak erabilita. Pertsona bat atxilotu zuten, eta poliziek saihets bat hautsi zioten atxiloketaren unean. Igande arratsaldean protesta izan zen Sopelan, 'Errepresiorik ez' aldarri hartuta.

Istiluak izan ziren Sopelan (Bizkaia) larunbat gauean. Herriko jaiak izan ohi dira data horietan, eta udaletxe inguruan (LoroƱo kalean, zehazki) zenbait pertsona bilduta zeudela, haien aurka jo zuen Ertzaintzak; foam jaurtigailuak erabili zituzten poliziek. Antza, ertzainei aurre egin zieten han zeuden hainbat pertsonak, besteak beste, zenbait objektu botata.

Istiluen harira, lagun bat atxilotu zuten ertzainek, modu bortitzean; saihets bat apurtu zioten atxiloketaren unean. Polizia-etxean igaro behar izan zuen gaua atxilotuak, eta igandean 14:00ak aldera utzi zuten aske.

Igande arratsaldean, 19:00etan, elkarretaratzea izan zen Sopelako txosnagunean; Errepresiorik ez lelopean, larunbat gauean gertatukoa salatu zuten bertaratutakoek. "Agintari politikoek gazteria kriminalizatzeko erakusten duten borondatea" salatu zuten, "atxilotuaren berehalako kargurik gabeko askatasuna" exijitzearekin batera. Dirudienez, "desordena publikoak" eta "agintaritza-agenteen aurkako atentatua" egozten dizkiote.

Lizarrako Udalari eta Nafarroako Gobernuari duela hiru urte adostutako akordioa betetzea eskatu die Sugarra gaztetxeak
Duela hiru urte udalarekin, Nafarroako Gobernuarekin eta promotore batekin hala adostu arren, Sugarra gaztetxeari oraindik ez diote bermatu Gizarte Zerbitzuen Lizarrako bulego zaharren eta 'Capilla' delako espazioaren erabilera. Gazte asanbladak mobilizaziora deitu du uztailaren 9rako.