AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Soraluzen ere desokupak izan ziren atzo

Etxegabetze bat gauzatu zuen Desokupacyl enpresak. Faxistei aurre egin zieten Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek, eta Ertzaintzak lagunduta egin zuten alde matoiek.

Andoainen (Gipuzkoa) D&S desokupazio-enpresa pertsona bat etxegabetzen saiatu eta hurrengo egunean, Soraluzera (Gipuzkoa) bertaratu dira beste desokupa batzuk. Atzo bertan, etxe-kaleratze bat eraman zuen aurrera Desokupacyl enpresak, etxearen legezko jabeak deituta.

Deba Bailarako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eman zuen soldatapeko faxisten agerpenaren berri. Sindikatuko hainbat kide bertaratu ziren desokupei aurre egitera, baina kaleratzea gauzatuta zegoen ordurako. Sindikatuko kideak presioa egitera joatean, alde egin zuten desokupek, Ertzaintzak lagunduta.

Donostiako kanpaldiari lotuta, ehunka gazte mobilizatu dira Donostian, Europar Batasunak Palestinako sarraskian duen erantzukizuna salatzeko
Atzo ekin zioten kanpaldiari Artzai Onean, eta bihar emango diote amaiera, EHKSk Donostian bertan Europar Batasunaren eta NATOren kontra deitu duen manifestaziora batuta. PSOE eta Kutxabank seinalatu dituzte manifestazioan zehar; sarraskiaren konplize izateagatik eta sionistekin negozioak egiteagatik.