AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Sute bat piztu da berriz Zubietako erraustegian

Hondakinak lehortzeko plantan sute bat izan zen atzo arratsaldean. Uztailean ere su hartu zuten hondakinek.

Atzo arratsaldean, 18:00ak aldera, sute bat atzeman zuten Zubietako (Gipuzkoa) erraustegian. Hondakinak biolehortzeko plantan piztu zen sua, eta kea irteten ari zela ikusi zutenean ohartu ziren suteaz. Sugarrak sortu aurretik, erraustegiko instalazioetatik ura irten zen automatikoki, eta hondakinek jariatzen zuten kea geratu zen. Gero, suhiltzaileek jarraitu zuten hondakinei ura botatzen, eta garabi baten bidez mugitu zituzten hondarrak, sua berpiztu ez zedin.

Duela hiru hilabete eskas, uztailaren hasieran, beste sute bat izan zen Zubietan. Orduan, hondakinak birrintzeko plantak hartu zuen su. Erraustegia ireki zutenetik (2020etik dago guztiz martxan), gutxienez bost sute zenbatu dituzte, GuraSOS elkarteak salatu izan duenez.

Basauriko sanmigeletan txosnagunean izan den jazarpen poliziala salatu dute
Poliziak era arbitrarioan identifikatu eta miatu ditu dozenaka gazte. Larunbatean, gainera, beste bi pertsona identifikatu zituen, errepresio-indarren kontrako pankarta bat jartzeagatik.