AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Tankeak mugitzen ari dira Gipuzkoatik Lapurdira

Hainbat tanke ikusi dituzte azken orduetan errepideetan, Espainiako nahiz Frantziako polizia-indarrek babestuta.

Amerikako Estatu Batuak, Europako estatu nagusiak eta NATO bera gerra-testuingurua areagotzeko mugimenduak egiten ari diren bitartean, Euskal Herrian ere ikusten ari dira eskalada belikoari lotuta egon daitezkeen zenbait zantzu. Izan ere, azken orduetan, gerrarako ibilgailuak mugitzen ikusi dituzte bertako errepideetan.

X sare sozialean hainbat erabiltzailek jakinarazi dutenez, Gipuzkoatik Lapurdira eraman dituzte berriki hainbat tanke eta ibilgailu blindatu. Ez dute argitu zein den horien jatorria, baina Frantziako nahiz Espainiako estatuetako polizia-indarrek babestu dute ibilgailuen tokialdaketa. Zenbait erabiltzaileren arabera, hamabost tanke baino gehiago eraman dituzte Hego Euskal Herritik Iparraldera.

Aste honetan bertan, adierazpen bateratu bat argitaratu dute Europako hainbat Kanpo ministrok, tartean, Espainiako eta Frantziako estatuetakoek. Idatzi horretan, Errusiaren kontrako jarrera indartzeaz gain, "gastu militarra areagotzeko beharra" nabarmentzen dute agintariek.

Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek markak hautsi ditu: 1.717,5 milioi dolarreko irabazi gordinak izan ditu aurtengo hirugarren hiruhilekoan.